Xabier Aierdi, “Intxixu”

Screenshot_2016-02-14-21-35-33Xabier Aierdi, “Intxixu” ezizenagatik ezagutzen dute askok. 20 urte daramatza sendabide naturalen kultura jorratzen, euskal kulturaren eta Ama Lurraren garrantziaz euskal herritarrak kontzientziatzeko ahaleginetan. Ez dago esan beharrik gure hizkuntza eta Euskal Herriko natura biziki maite dituela, horren adibide argia da 2000.urtean argitaratu zuen “Zilarrezko aitzurra: osasun herrikoia Oiartzunen” liburua. Hori gutxi balitz, euskara klaseak ematen ditu, baita sendabelarrekin erlazionatutako ikastaroak ere. Berak argi dauka Euskal Herrian eta euskal kulturan Ama Lurra behar dugulako jarraitu behar dugula lanean. Hau da, gure gidariak aiton-amonak eta umeak dira. “Haiek izan direlako, gara gu eta gu garelako izango dira besteak.”