Izpilikua

usos-romero-salud-remedios-1024x768

Lavandula latifolia

Izpilikua arbustu txikia da, usain oso indartsua daukana eta adar askokoa. Kolore gris berdexka daukate bere hostoek eta lantza itxura hartzen dute handitzean. Loreek forma luzexka daukate eta kolore lila argia izaten dute.

Perfume eta koloniak egiteko oso erabilia izan da betidanik izpilikua eta baita ere senda belar moduan. antiseptikoa da, baretzeko ere balio du eta baita digestioa egiteko lagungarria ere bada.

ERABILERAK: 

  • Buruko minak baretzeko
  • Asma, eztula, katarroak eta bronkitisak sendatzeko.
  • Erredurak, soriasia eta zaurientzat izpiliku olioa oso ona da.
  • Lokartzeko oso erabilgarria, nerbioentzat, hilerokoentzat infusioak hartuz.
  • Tripako minarentzat eta digestio astunentzat.
  • Zirkulazioa arindu eta hobetzeko.
  • Hortzetako minarentzat, ahoko zaurientzat, kolpe eta okerdurentzat.

 ERREMEDIOAK: 

  • Izpiliku ura: 60 gramo izpiliku lore sartu pote batean alkohol litro batean, 30 graduko alkohola bada hobe. Beratzen utzi 30 egunez eta erabiltzeko prest dago. Oso erabilgarria erreumarentzat eta kolpe zein okerdurentzat.
  • Izpiliku olioa: 40 gramo lore sartu litro erdi oliotan. Laga beratzen 10 egunez. Ondoren iragazi eta beste 40 gramo lore sartu olio horretan. 10 egun ondoren operazioa berriro ere egin. Hiru aldiz egin eta gero erabiltzeko prest dago. Azaleko gaitzak konpontzeko erabilgarria da, zaurientzat, belarriko minarentzat (tantak belarrian botata) eta erredurentzat ere baliagarria da.